Junior mutilen kronika

2014/04/13

Partida oso gogorra izan zen eta bi taldeak ondo ibili ziren defentsan.

Bergara K.E.. Partida oso gogorra izan zen eta bi taldeak ondo ibili ziren defentsan. Martxan jartzea kosta bazitzaigun ere gai izan ginen aurrera jo eta ondo erasotzeko zonako defentsaren aurrean. Hala ere, atsedenaldira iritsi ginenean 5 puntuko abantaila baino ez genuen. Hirugarren laurdenean agresibitate gehiagorekin defendatu genuen eta abantaila handiagoa lortu genuen, hamar puntukoa hain zuzen ere. Azkeneko laurdenean aurrera segi eta partidua hautsi genuen. Garaipen honi esker errendimenduko mailara igo gara. Denboraldi benetan ona egin dugu, batez ere bigarren fasean, eta aipatu beharra dago parte hartu duten taldeak oso onak izan direla. Hirugarren postua lortu dugu, hau da igoerako azkena, eta laugarren sailkatu den taldearekin berdinduta egon garen arren basketaverage hobea izan dugu. Maila altuko liga zaila izan da eta oso pozik gaude mailaz igotzea lortu dugulako. Hurrengo denboraldian gure maila erakutsi eta denboraldi ona egingo dugula espero dugu.