Kadete mutilen taldeak errendimenduko plaza izango du A-1 taldean

2014/05/05

Aste bukaera honetan bi partidu jokatu genituen Goierriko taldearen aurka, lehia horretan A-1erako plaza nork lortuko zuen erabakitzeko.

Bergara K.E.. 1. partida Bergara jokatu genuen. Urretxuko taldeak planteatuko zona zela eta partida ez zen oso ikusgarria izan. Ez genuen lortzen arintasunez erasotzerik, eta intentsitate-eza zela eta, partidaren lehenengo hiru laurdenetan ez genuen lortu gure erritmoa ezartzerik. Partida amaitzeko 10 minutu falta zirenean 24-32 zen markagailuko emaitza baina azkeneko laurdenean dena aldatu zen. Intentsitate gehiagorekin jokatu genuen eta markagailuari buelta eman genion, tarte honetan aurreko laurden guztietan baina puntu gehiago lortu baikenituen. Horri esker abantaila txiki bat lortu genuen hurrengo egunean Urretxura lasaiago joateko (50-43).

Urretxun jokatutako partida aurrekoaren antzerako izan zen. Ez genuen behar den bezala erasotzen zona, baloi tonto asko galdu genituen eta Urretxukoek min ematen ziguten kontraerasoan eta baita uztaien azpian ere, fisikoki gehiago izan arren ez genuelako lortzen errebotea kontrolatzerik. Momentu labur batzuetan izan ezik markagailuan atzetik joan ginen partida osoan zehar. Azkeneko laurdenean ere 10 puntugatik galtzen joan ginen baina azkenean lortu genuen erreakzionatzea eta partida galdu arren (45-43), Bergaran jokatutako partidan lortutako abantailari esker kanporaketa irabaztea lortu genuen.

Udaberriko txapelketa jokatzea falta bada ere, honekin, 2013-2014 denboraldia bukatu dugu. Gorabeheraz betetako denboraldia izan da, momentu batzuetan oso ondo jokatu dugulako eta beste batzuetan, berriz, ez garelako lehiatzeko gai izan, batez ere gure buruen ahuleziagatik. Galtzen ari garenean etsi egiten dugu eta besoak azkarregi jaisten ditugu. Sarritan pixka bat gehiago sinetsi behar dugu gure buruengan eta edozeinen aurka lehiatu gaitezkeela ulertu, hainbat momentutan horretarako gai garela erakutsi baitugu.

Dena den, oro har, balorazioa positiboa da talde gisa aurrera egin dugulako eta kategoria mantentzeko genuen helburu nagusia lortu dugulako. Orain udaberriko txapelketaz gozatzea baino ez zaigu falta urtea sentsazio onarekin bukatzeko. Animo guztioi! Aupa BKE!