VII. 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA. “LA CAIXA-SORALUCE S. COOP SARIA”

2014/06/23

Asteburu bikaina 3x3koaren VII. ediziorako.

Bergara K.E.. Asteburu bikaina 3x3koaren VII. ediziorako. Aste bukaera saskibaloiaren festa bihurtu zen, igandeko eguraldiak txapelketa kiroldegian egitera behartu gintuen arren.

86 taldek eman zuten izena bi eguneko txapelketarako (kamiseta tekniko bana jaso zuten partaide guztiek sari gisa). Saskibaloi-arloan maila altua, pase ia ezinezkoak eta batez ere oso giro ona.
Asteazkenean, hilak 18, eman genien hasiera 3x3ko ekintzei. Zabalotegi aretoan, 19:00etan, pelikula bat doan ikusteko aukera izan genuen.

Larunbat goizean kadete eta infantil mailako txapelketak hasi ziren.

LARUNBAT GOIZA

KADETE MUTILAK:
1. SARIA: Ikatxu (URRETXU), 100€+TROFEOA –LACOR SARIA–
2. SARIA: GAMBA OSAKA (BERGARA)

KADETE NESKAK:
1. SARIA: RITA (BERGARA), 100€+TROFEOA –SUPER AMARA SARIA–
2. SARIA: BLABLABLA, TROFEOA

INFANTIL MUTILAK:
1. SARIA: CHICAGO, 50€+ TROFEOA –INFERNOKUA SARIA–
2. SARIA: TOMTES VERDES, TROFEOA

INFANTIL NESKAK:
1. SARIA: GUNNERS, 50€+TROFEOA –LABORAL KUTXA SARIA–
2. SARIA: KARLOTA

HIRUKOEN TXAPELKETA: DIEGO LOPEZ (8 HIRUKO)

JABI BENGOA ZINEGOTZIAK EMAN ZITUEN SARIAK

Hori guztia gure paregabeak girotuta.
Larunbat arratsaldean esperientzia gehien dutenen txanda izan zen: senior elite kategoriako neskak eta mutilak, Debagoiena seniorrak eta JUNIORRAK.
Nabarmentzekoa da kategoria horietako partaideen maila.

LARUNBAT ARRATSALDEA

SENIOR ELITE MUTILAK:
1. SARIA: BALLERES, 500€+TROFEOA
2. SARIA: ADMGI, TROFEOA - Soraluce saria

SENIOR ELITE NESKAK:
1. SARIA: CRIADAS Y MALVADAS, 500€+TROFEOA
2. SARIA: TXOTXERUUE, TROFEOA

SENIOR MUTILAK DEBAGOIENA:
1. SARIA: KATAKROKEN, AFARIA LASA JATETXEAN

SENIOR NESKAK DEBAGOIENA:
1. SARIA CHICKEN (URRETXU)
2. SARIA: LO BLANCO DEL JAMON

JUNIOR MUTILAK:
1. SARIA: XABAT (BERGARA), 200€ +LA CAIXA TROFEOA
2. SARIA: FLANS, TROFEOA

HIRUKOEN TXAPELDUNA: IMANOL CECEAGA

TALDERIK JATORRENA:
MIKEL 100€+ TROFEOA –Pepelu saria–
SORALUCE ETA LA CAIXAKO ARDURADUNEK BANATU ZITUZTEN SARIAK

Soraluce eta La Caixako arduradunek sariak eman ondoren indarrak berritzeko eta afarirako unean iritsi zen. 74 pertsonek hartu zuten parte afarian eta, bertan, jokoak antolatu genituen bertaratutako guztien gozamenerako.
Hiru izan ziren irabazle jokoetan: Ekhi Lete, Eneko Munarriz eta Josu Martinez.

Igande goizean gazteenen txanda izan zen. Ikusleek jokalari gazteenek erakutsitako gogo eta indarrarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Igande goizean eguraldi ona egin zuen, eta 3x3ko giro paregabeaz gozatu genuen kalean gazteenekin zein puzgarriekin.

IGANDE GOIZA

ALEBIN MUTILAK:
1. SARIA: LARRINATORRAK, 50€ + TROFEO BAT BAKOITZARENTZAT –TXAMONIX SARIA–
2. SARIA: ARRISTARRAK, TROFEO BAT BAKOITZARENTZAT

ALEBIN NESKAK :
1. SARIA: MONDRAKUEKIN KONTUZ, 50€ + TROFEO BAT BAKOITZARENTZAT –URCELAY SARIA–
2. SARIA: ANELBE ALLSTARS, TROFEO BAT BAKOITZARENTZAT

BENJAMIN NESKAK:
1. SARIA: SUPER TALDE, 50€ + TROFEO BAT BAKOITZARENTZAT –PAULANER SARIA–
2. SARIA: SUPER NESKAK, TROFEO BAT BAKOITZARENTZAT

BENJAMIN MUTILAK:
1. SARIA: BIHURRIAK: 50€ + TROFEO BAT BAKOITZARENZAT
2. SARIA: EUSKAL HERRIAN TEAM - GARBIL SARIA

HIRUKOEN TXAPELDUNA: MONDRAKUEKIN KONTUZ TALDEA

GIPUZKOA BASKET, ORANGE, OCEAN ETA LAZKANO OINETAKOAK ESKAINITAKO OPARI UGARIREN ZOZKETAK

UMEEK DOMINA BANA JASO ZUTEN

JABI BENGOA ZINEGOTZIAK BANATU ZITUEN SARIAK.

BKE SASKIBALOI taldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu ondorengo guztiei: babesle guztiei, eskaini duzuen laguntza ezinbestekoa izan delako txapelketa antolatzeko; guraso gogotsuei, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako tamaina honetako jaia antolatzea; elkarteko jokalariei, aurrera eraman dituzuen lanengatik; eta zinegotziei, sariak banatzeko azaldutako prestutasunagatik.
Datorren urteko 3x3ko edizioan elkar ikusiko dugula eta aurtengoa bezain arrakastatsua izango dela espero dugu.

Txapelketaren argazkiak