Bergara K.E. - Iraurgi partiduare kronika

2014/09/23

Partida gogorra izan zen denboraldiko lehena

Bergara K.E.. Bi taldeak gogoz aritu ziren baina hasierako partidetan gertatzen den moduan akatsak ere izan ziren.

Bi taldeak oso bestelakoak ziren, Bergara oso fisikoa eta Iraurgi, berriz, azkarra eta teknikoa. Aurreikusitako moduan, atsedenera arte partidua oso estua izan zen baina, egindako azken ahaleginari esker, Bergara 4 puntu aurretik iritsi zen atsedenaldira.

Hirugarren laurdena oso arraroa izan zen; 50 segundora Iraurgi aurretik jarri zen baina hutsartearen eta Bergararen aldeko 14-2ko partzialaren ostean 10 puntu aurretik jartzea lortu genuen.

Erlaxatu egin ginen eta Iraurgi 4 puntu aurretik jarri zen, segidan sartutako hiru hirukoitzi eta 2+1ekoari esker. Bergarari berriz ere aurre hartzea tokatzen zitzaion baina bi ekintza txar egin ondoren 44ko berdinketarekin iritsi ginen luzapenera.

Aipatu beharra dago luzapenenean Bergarak ez zuela atzera egin, eta egindako ahaleginari eta lanari esker 52-47 bukatu zen partidua.

Bi taldeak zoriondu nahi ditugu egindako ahaleginegatik eta eskainitako emozioagatik.
Halako gogoz jarraituz gero, bi taldeok gozatzeko aukera izango dugu.

Zorionak BERGARA K.E