Kronika: Partaidetzako kadete mutilak

2014/10/11

Goierri Bus 85 - Soraluce Bergara 24

Bergara K.E.. Gure mutilek kalitatezko beste salto bat eman dute gaurkoan ere.
Sobera bete dituzte zehaztutako helburuak:

Azken bi asteetan defentsa-arloa landu dugu eta azkar ikasi dutela erakutsi digute. Horixe zen gaurko partidurako genuen helburu orokorra eta lehenengo hiru laurdenetan benetan adoretsu ibili dira hori lortzeko. Hala eta guztiz ere, eraso-arloa ez dute ondo zaindu eta 6 puntutxo baino ez dituzte lortu lehenengo 30 minutuetan.

Azken laurdenean —estrategiaz aldatu dugu baina defentsa ahaztu gabe— mutilak gehiago zentratu dira erasoan eta 18 puntu lortu dituzte!!! Tarte horretan minutu eta erdi “magikoa” izan da eta, bikaintasunera ere iritsi dira, saskiratze hirukoitz bat eta bi saskiratze estratosferiko lortu baitituzte defentsa benetan onen eta kontraeraso oso bizkorren ostean.

Oso pozik gaude giza talde handi honek hartu duen norabidearekin. Eta poziago ere egongo gara, gure exijitzeko nahiarekin bat eginik, talde honek oraindik ere asko aurreratuko duelakoan gaude eta.