KRONIKA: 1. URTEKO INFANTIL NESKAK

2014/10/11

Bonito partido jugado hoy entre las chicas de Bergara y las de Beasain. Un partido de pocos puntos pero muy intenso.

Bergara K.E.. Partidu polita izan da gaur Bergarako eta Beasaingo nesken artean jokatu dena. Puntu gutxi egon diren arren oso partidu bizia izan da.
Nahiko berdinduta iritsi dira lehenengo laurdenaren amaierara, 7-5 izan baita emaitza Beasainen alde. Etxeko taldeak hertsiki defendatu du, tarte gutxi utziz bergararrei, eta irteera azkarrak eta kontraerasoak aurkitzen ahalegindu da. Aurkako taldea, berriz, saskiratze errazak lortu nahian ibili da baina ez du asmatu.

Partiduak nahiko berdinduta jarraitu du hirugarren laurdenaren amaierara arte, 24-24ko emaitzarekin iritsi baikara laurden horren bukaerara. Azken laurdena, berriz, erabakigarria izan da Bergarako neskentzat. Akatsak izan dituzte defentsan kontzentrazio-ezagatik. 2 minutu falta zirenean partidua bukatzeko, markagailua 32-24 jarri da etxekoen alde, eta Bergarak galdu egin du. 34-30eko emaitzarekin irabazi du partidua Arri BKL-k.

Galdu arren, positiboa izan da partidua bergararrentzat, astero-astero antzematen delako aurrerapen txiki bat defentsa-arloan eta argi ikusten delako neskek ikasteko gogo handia dutela.