Kronika: Partaidetzako kadete mutilak

2014/11/17

Soralice Bergara 20 - Oiarso "B" 45.

Bergara K.E.. Aurrerapauso bat gehiago eman du gure taldeak.

Pixkanaka-pixkanaka bat egiten ari da entrenatzaileen filosofiarekin. Taldeak kasik definituta dauka bere identitatea eta izaera ikaragarria du.

Gogor defendatzen dute eta oinarrizko kontzeptu taktikoak azkar bereganatzen dituztenez, benetan zoragarria da talde hau defendatzen ikustea, defentsa ere ikuskizuna baita.

Gaurkoan huts egin duena kanpoko jaurtiketetan asmatzea izan da. Ondo bete dute “banatu eta doblatu” landutako kontzeptua baina ez dute portzentaje onik lortu libratutako jaurtiketetan.

Inongo zalantzarik gabe esan dezakegu aurrerapena nabarmena dela eta seguru gaude laster irabaziko dutela partidaren bat.

Jokalariak zoriondu nahi ditugu eta orain arte bezala lanean jarraitzera animatu.