Kronika: Partaidetzako kadete mutilak

2015/01/13

Easo 99 Arbelaitz 65 - Soraluce Bergara 21

Cadete Masculino. Gure mutilek ezin izan zioten irabazi, oraingoz, partidu guztiak irabazi dituen saileko talderik onenari.

Lehenengo zatian oso ondo ibili ginen defendatzeko orduan eta aurkariek 21 puntu lortu zituzten bakarrik. Baina, bigarren zatian, etxekoak ikasgaia ondo ikasita irten ziren, eta defentsa oso egokia eraman zuten aurrera, eten gabe presioa eginez (1-3-1) eta gureak ito zituzten.

Hala ere, gure taldea haziz doa eta pixkanaka-pixkanaka esperientzia, heldutasuna eta berezko nortasuna lortzen ari da.