Kronika: Partaidetzako kadete mutilak

2015/01/27

Summa Aldapeta 44 - Soraluze Bergara 50

Cadete Masculino. Oso partidu ona gure mutilek jokatu dutena; denboraldian jokatua duten onena dela esan daiteke.
Gogor jokatu dugu hasieratik, bai erasoan baita defentsan ere.
Gakoa gureek ezarri duten diziplina taktiko paregabean egon da eta baita azken minutuetan erakutsi duten heldutasunean ere.
Lehenengo hiru laurdenetan ez dugu izan gure alde markagailua, baina mutilak konturatu dira partidu osoan zehar egin duten lanarekin jarraituz gero, 40 minutuak amaitutakoan, beraien aldeko emaitzarekin bukatzeko aukera zutela.
Konfiantza osoa izan duten euren buruengan eta norgehiagoka zail honen irakurketa taktikoa bereganatzeko gaitasun paregabea erakutsi dute.
Teknikoak sinetsita daude hastera doan bigarren fasean aldeko emaitza gehiago iritsiko direla.
Badakigu emaitza garrantzitsuenak jokoan ikusten direnak direla –batez ere heziketa arloan eta pertsona gisa lortzen direnak– eta ez aktan apuntatzen diren emaitza numerikoak, baina oraingo honetan, emaitza batzuk zein besteak modu paregabean doazenez aurrerantz, harro egoteko arrazoirik ez zaigu falta.