Kronika: Partaidetzako kadete mutilak

2015/02/16

Suma Aldapeta 58 - SoraluCe Bergara 71

Bergara K.E.. Urrats bat gehiago aurrera bidean. Beste salto kualitatibo bat. Berriz ere denboraldian zehar, orain arte, jokatutako partidurik onena. Erlaxatuegi ibili garen lehenengo bost minutuen ostean, taldea ohiko defentsa-intentsitatera itzuli da. Hortik aurrera eta partidua amaitu arte aurrea hartuta ibili gara (emaitzen zein jokoaren ikuspegitik).

Badakigu, hala ere, garrantzitsuena ez dela amaieran markagailuan ikusten dena baizik eta partiduaren 40 minutuetan kantxan ikusten dena.

Eta ikusitakoa oso ona izan da: azken entrenamendu-zikloan landutako helburu guztiak bete dira.

Taldea haziz doa nortasunean, konfiantzan eta identitatean, apaltasunari, lanari, sakrifizioari eta diziplinari esker.

Gure mutilek erakusten dituzten BALORE horiek direla eta euretaz harro egoteko moduan gaude.

Laburbilduz, talde honenganako senti dezakeguna HARROTASUNA da.