KRONIKA: ERRENDIMENDUKO JUNIOR MUTILAK

2015/02/23

Lehiatua izan zen Arri BKL-k eta Soraluce BKE-k jokatu zuten partida

Junior Masculino. Lehiatua izan zen Arri BKL-k eta Soraluce BKE-k igande arratsaldean Beasainen jokatu zuten partida. Lehia handiarekin hasi zuten partidua baina etxekoak aurretik jarri ziren lehenengo laurdenean. Bigarren laurdenaren hasieran markagailuko tartea handitu egin zen Bergarakoak ez zirelako oso fin ibili eta etxekoengandik 19 puntura egotera iritsi ziren. Hala ere, kanpoko taldeak erreakzionatu egin zuen eta atsedenaldira 12 puntuko tartearekin iritsi zen. Bigarren zatian partidu ona ikusteko aukera izan genuen, etxekoen barne jokoari eta bisitariek kanpotik erakutsi zuten trebeziari esker. Partidua 56-51ko emaitzarekin bukatu zen etxekoen alde. Hortaz, partidu ona Bergararentzat, zeinak lanean jarraitu beharko duen hurrengo partidetarako.