Bergarako VIII. 3x3 saskibaloi txapelketaren Arauak

2015/08/06

Kontsultatu inskripzio-arauak

Bergara K.E.. Gutxienez 3 eta gehienez 4 pertsonek osatuko dute taldea. Kadete, infantil, junior eta senior kategoriak: talde bakoitzean, gehienez ere, 2014-2015an saskibaloian federatutako bi egon ahal izango dira.
Jokalariek talde batean bakarrik eman ahal izango dute izena.

Eskaerak honako tokietan aurkeztu ahal izango dira: Bergarako Agorrosingo kirol-gunean, Labegarairetako kiroldegian, BKEk Bidekurutzeta 3an duen bulegoan eta herriko ikastetxeetan. Halaber, posta elektroniko bitartez ere inskribatu daiteke www.bergarake.com web orrian, ordainketa-zenbakia erantsita.

Jokalariek beraiek arbitratuko dituzte partidak kadete, junior eta senior kategorietan, azken fasetan eta antolatzaileek hala erabakitzen duten partidetan izan ezik.

Inskripzio-kuotak behean agertzen den kontuan ordaindu beharko dira eta bertan taldearen izena ,kategoria eta taldeko kapitainaren izena zehaztuko dira. Inskripzio-kuota ordaindu izanaren agiria inskripzio-orriarekin batera aurkeztu beharko da. Inskripzioa posta elektronikoz eginez gero, aurrez egin beharko da diru-sarrera adierazitako kontuan.

Harremanetarako, antolatzaileek taldeko kapitainari deituko diote.

Informazio gehiago edota parte hartzeko baldintzak jasotzeko, bidali eskaera www.bergarake.com bidez.

Erakundeak, txapelketak irauten duen bitartean, taldeek bidalitako informazioa kontrolatzeko eskubidea izango du. Gezurrezko informazioak taldea txapelketatik kanpo utziko du. NANa derrigorrezkoa izango da benjamin, alebin eta infantil kategorietan izan ezik. Horietan, gurasoen sinadura beharko da.

BKEko saskibaloi sailak, edozein arrazoirengatik, txapelketa bertan behera uztea erabakitzen duenean, bakarrik, itzuliko da ordaindutako kuota.

Erakundeak txapelketan parte hartu dezaketen taldeen kopurua mugatzeko eskubidea izango du.

BKEko Saskibaloi Sailak txapelketaren antolaketarako egokiak deritzon erabakiak hartu ahal izango ditu eta erabaki horiek apelaezinak izango dira.

Laguntzaileak: Azpeitxi, Ocean, Bergarako Udala,Goiena,, Paulaner, Caf ,Leturia, Egon,Pub Irish Deportivo, Sirimiri,Kortazar, Dixula, Lazkano, ,Etxagi, Pepelu ileapendegia,,Orange,Gipuzkoa Basket