VIII. 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA.

2015/06/24

LA CAIXA-SORALUCE S.COOP SARIA

Bergara K.E.. Asteburu bikaina 3x3koaren VIII. ediziorako. Aste bukaera saskibaloiaren festa bihurtu zen.
Ekainaren 12an eman genion hasiera aurtengo 3X3 txapelketari ekintza berri baten bidez, hain zuzen ere, igerilekuan jokatu zen uretako 4x4 txapelketa. 48 umek gozatu zuten uretan saskibaloian ibiliz.
Ekainaren 16an Gipuzkoa Basket taldeko entrenatzaileak, Jaume Ponsernau-k, hitzaldi bat eskaini zuen Irizar jauregian. 50 bat pertsona bertaratu ziren eta oso gustura egon ziren.
79 taldek eman zuten izena ekainaren 20-21eko aste bukaeran aurrera eraman genuen bi eguneko txapelketarako (kamiseta tekniko bana jaso zuten partaide guztiek sari gisa).
Saskibaloi-arloan maila altua, pase ia ezinezkoak eta batez ere oso giro ona.
Larunbat goizean kadete eta infantil mailako txapelketak hasi ziren.

LARUNBAT GOIZA

KADETE MUTILAK:

1. SARIA:CHICAGO ME CAGO: 100€+TROFEOA –LACOR SARIA–
2. SARIA: PEÑA OINTXE

KADETE NESKAK:

1. SARIA: ZIPRISTINAK: 100€+TROFEOA –SUPER AMARA SARIA–
2. SARIA: NESKAK: TROFEOA

INFANTIL MUTILAK:

1. SARIA: IPINTZA WORRIORS: 50€+ TROFEOA –INFERNOKUA SARIA–
2. SARIA: PIPARRO: TROFEOA

INFANTIL NESKAK:

1. SARIA: MONDARGUEKIN KONTUZ: 50€+TROFEOA –LABORAL KUTXA SARIA–
2. SARIA: HIRU NESKA: TROFEOA

HIRUKOEN TXAPELDUNA:

LEIRE ARIETALEANIBEAZKOA: TROEFOA –IRISH PUB–

Baloiak, kamisetak, kirol-jertseak… zozketatu ziren.

SARI BANAKETA: Juanje Alberdi alkateak eta Lander Arregi zinegotziak eman zituzten sariak.

Hori guztia gure speaker paregabeak girotuta.
Larunbat arratsaldean esperientzia gehien dutenen txanda izan zen: senior elite kategoriako neskak eta mutilak, Debagoiena seniorrak eta Juniorrak.

Nabarmentzekoa da kategoria horietako partaideen maila.

LARUNBAT ARRATSALDEA

SENIOR ELITE MUTILAK:

1.SARIA: DESCANSA: 500€+TROFEOA –SORALUCE SARIA–
2.SARIA: MARZUPILAMIZ: TROFEOA –SORALUCE SARIA–

SENIOR MUTILAK DEBAGOIENA:

1. SARIA: GURUTZE FALLAU: 100€ + AFARIA +TROFEOA –KUTXA BANK SARIA–

SENIOR NESKAK DEBAGOIENA:

1. SARIA: DOTTOKAK: taldea 100€+ AFARIA+TROFEOA –KUTXABANK SARIA–
2. SARIA: GORRIAK: TROFEOA –KUTXABANK SARIA–

JUNIOR MUTILAK:

1. SARIA: GARROTE Y ACTITUD: 200€ + TROFEOA –LA CAIXA–
2. SARIA: LOS CHICOS DE BASI: TROFEOA –LA CAIXA SARIA–

HIRUKOEN TXAPELDUNA:

TELMO IGARTUA: TROFEOA –IRISH PUB–

TALDERIK JATORRENA:

HEMENTXE GAUDE 100€+ TROFEOA –PEPELU SARIA–

SARI BANAKETA: Barkala Soraluceko errektoreak eta Sabino Azkarate kirolerako zinegotziak banatu zituzten sariak.

Aipatzekoa da Bergarako lehen talde sailkatuek afari bat irabazi zutela Barkala Soraluceko errektoreak eta Sabino Azkarate kiroletako zinegotziak sariak banatu ondoren hurrengo egunerako indarrak berritzeko eta afarirako unea iritsi zen. 70 pertsonek hartu zuten parte afarian eta, bertan, jokoak antolatu genituen bertaratutako guztien gozamenerako.

Igande goizean gazteenen txanda izan zen. Ikusleek jokalari gazteenek erakutsitako gogo eta indarrarekin gozatzeko aukera izan zuten.

IGANDE GOIZA

ALEBIN MUTILAK:

1. SARIA: AMURRAINAK: 50€ + TROFEO BANA –TXAMONIX SARIA–
2. SARIA: TKIKI BASKET: TROFEO BANA

ALEBIN NESKAK:

1. SARIA: LAUKOTE: 50€ + TROFEO BANA –URCELAY SARIA–
2. SARIA: SUPER BASKET: TROFEO BANA

BENJAMIN NESKAK:

1. SARIA: NESKAK ONENAK: TROFEO BANA –PAULANER SARIA–

BENJAMIN MUTILAK:

1. SARIA: ARANZADI BULLS: 50€ + TROFEO BANA
2. SARIA: RIPP: GARBIL SARIA +TROFEO BANA

HIRUKOEN TXAPELDUNA:

AMURRAINAK: TROFEOA –IRISH PUB SARIA–

Gipuzkoa Basket-ek eta Orange-k emandako opari ugari eta 26 baloi zozketatu ziren.
Umeek domina bana jaso zuten.

Juanje Alberdi alkatea, Sabino Azkarate kiroletako zinegotzia eta Ibon Agirre La Caixako zuzendaria izan ziren sariak banatu zituztenak.

BKE SASKIBALOI taldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu ondorengo guztiei: babesle guztiei, eskaini duzuen laguntza ezinbestekoa izan delako txapelketa antolatzeko; guraso gogotsuei, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako tamaina honetako jaia antolatzea; elkarteko jokalariei, aurrera eraman dituzuen lanengatik; eta zinegotziei eta babesle izan diren erakundeetako arduradunei, sariak banatzeko azaldutako prestutasunagatik.

3x3ko hurrengo ekitaldian, elkar ikusiko dugula eta aurtengoa bezain arrakastatsua izango dela espero dugu.