Kronika: Junior Mutilak

2015/11/11

Soraluce Bergara 45 - Easo 99 Aitzgorri 66

Junior Masculino. Oso partidu ona gure juniorrena: orain arte denboraldian jokatu duten partidurik onena.

Oso erritmo altuan eta intentsitate benetan handiarekin jokatu zuten 40 minutuetan.

Lehiaketako liderra den eta orain arte partidurik galdu ez duen taldea momentu oro atera genuen bere joko-dinamikatik.

Emaitza begiratuta, tarteak handi samarra irudi arren, txikiagoa izan zitekeen espekulatu eta mantentzeko prest egon izan bagina. Baina ez da gure estiloa. Hori dela eta, 6 minutu falta zirenean eta erremontatu nahian, gehiago arriskatu nahi izan genuen. Eta horrelakoetan gertatzen dena da markagailua irabazten doanaren alde igotzen dela.

Gure jokalari guztien jarduna, jarrera eta esfortzua benetan goraipagarriak izan ziren. Guztia emateko prest dagoen benetako taldea izan ginen. Eta hori goraipatzeko modukoa da.

Taldeak kalitatezko urrats bat eman du: taktikoki ia erabat osatuta dago eta fisikoki ere sasoi onean dago. Horrexegatik, inoiz baino gehiago esan dezakegu, esperantza izan dezakegula epe motzeko etorkizunari begira.