Kronika: Junior neskak (2. urtekoak)

2016/01/25

HERNANI K.E 43--47 BERGARA SORALUCE K.E

Bergara K.E.. Partidu lehiatua izan zen atzo arratsaldean Hernaniko kiroldegian Hernani K.E. eta Soraluce B.K.E. taldeetako junior neskek jokatu zutena.

Bergarako neskek lortu zuten garaipena 43-47ko emaitzarekin. Hernanikoak gure erasoa gelditzeko gai izan ziren zona-defentsari esker eta ia partida osoaz zehar aurretik joan ziren. 40-34ko emaitzarekin iritsi ginen azken laurdenera baina 0-8ko partzialaren ondoren markagailuan aurre hartu genuen eta partidua amaitu arte berau gestionatzeko gauza izan ginen.

Garaipen ona lehenengo faseari amaiera emateko. Hirugarren postuan bukatu dugu igoera-faserako sarrera lortuta.