Kronika: Junior mutilak (errendimendua)

2016/01/25

Soraluce Bergara 67 - Calderería Pako ISB 66

Bergara K.E.. Garaipen bikaina izan da gure mutilek lortu dutena.

Diziplina taktikoan oinarritutako garaipena izan da. Heldutasuna eta adimena erakutsiz jokatu dugu saskibaloian, eta uneoro jakin izan dugu zer nolako abantailak sortu nahi genituen.

Banakako defentsa oso ona izan da eta erasoan ere gogor aritu gara: gure baseek benetan egoki zuzendu dituzte jokaldiak, hegalekoek egoki mantendu dituzte eta pibotek ere egoki bukatu dituzte. Baina pozik egoteko arrazoirik nagusiena izan da ikustea behar den bezala bete dela partidu honetarako zehaztutako helbururik garrantzitsuena: pentsamolde lehiakorra, izaera eta anbizioa, eta barra-barra ikusi ahal izan dugu hori guztia partidu honetan.

Ezin genuen hobeto hasi ligako bigarren fasea eta zalantzarik gabe horrelako poz gehiago izango ditugu.