Kronika: Junior Mutilak Errendimendua

2016/11/02

Soraluce Bergara 62 - Aorga Saskibaloia 54

Bergara K.E.. Gure juniorren bigarren garaipen kontsekutiboa.

Lehenengo zatian lortutako errentan oinarritutako garaipena izan zen (18 puntuko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira). Lehenengo 20 minutu horiek, denboraldi honetan orain arte jokatutako onenak izan ziren. Defentsa bikaina (aurkakoak 14 puntutan laga zituzten) eta erasoan ere benetan ondo (6 hirukoitz): taktikoki ezin hobeto. 20 minutu horietako defentsa magistrala izan zen, perfektua: entrenatzaileen ikastaroetan erakusteko modukoa.

Hirugarren laurdenean gure ohiko blokeoa izan genuen. Azken laurdenenean zentzuz jokatu genuen, diferentzia administratuz eta jokoa maisuki zuzenduz.

Eguneko helburua bete genuen: urrats bat aurrera ematea lehiakortasunaren esparruan. Taldeak gero eta konfiantza gehiago du eta hori nabari da kantxan. Oinarri taktikoa finkatuta dago eta gure mutilek diziplina paregabearekin aplikatzen dute.

Beraz, garaipen hauek ez gaituzte harritu behar, zalantzarik gabe gehiago iritsiko dira eta.