Kronika: Junior Mutilak

2016/03/29

Soraluce Bergara 38 - Goierri Urola 69

Bergara K.E.. Partidu txarra gure juniorrena.

Aurkariek, kalitate handia izatez gain, oso ondo jakin dute abantailak aprobetxatzen. Chapeau beraientzat.

Gure mutilek, gaurkoan, ez dute erakutsi aurrekoan erakutsi zuten maila bera. Akats taktiko asko egin dituzte eta hautsi egin da dagoeneko taldeak ezarrita duen adimen-taktikoaren lerroa. Gainera, intentsitatea eta kontzentrazioa ere ez dira izan normalean erakusten dituztenen mailakoak.

Egun txarra, baina ahaztea baino hobe izango dugu saihestu daitezkeen akatsak berriz ez egitearen gaineko hausnarketa egiteko erabiltzen badugu.