Arrakastatsua izan da Gabonetako 3x3ko Caixa bank- Soraluce Coop elkartea Trofeoaren VIII. edizioa.

2017/02/01

112 jokalarik –benjamin, alebin eta infantil mailetakoak–saskibaloiaz gozatzeko aukera izan dute, egun batez, jai giroan.

Bergara K.E.. Nabarmendu beharra dago jai giroak bidea eman ziela gazteenei kirola pozik praktikatzeko. Aurten Aspaceko bi lagun izan ziren gurekin, Aritz eta Agustin bergararrak. Goizez zein arratsaldez beraiek egiten duten Boccia izeneko kirolaren erakustaldia egin ziguten.

Erakustaldi hau oso deigarria izan zen umeentzat eta euren inguruan egon ziren ezer ez galtzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu euren partaidetzarengatik. Umeek zein gurasoek gozatzeko aukera izan zuten, eta
bukatzeko, Elena Lete alkateak sariak eman zizkien irabazleei. Umeen pozak animatzen gaitu era honetako txapelketak antolatzen jarraitzera. Gabonetako 3x3 honen ostean, BKE Saskibaloiak aurreikusitako kirol-programarekin jarraituko du. Alde batetik, kiroldegian jokatuko den eta Bolintxo Okindegiak babesten duen Gabonetako Txapelketa (urtarrilaren 3an infantil nesken txapelketa izango da eta urtarrilaren 4an kadete mutilena); eta bestetik, 2017ko udako 3x3 txapelketa antolatzeko lanean jarraituko du.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gurasoei eta elkarteko bazkideei emandako laguntzagatik eta baita Udalari, Leturia eta Urcelay harategiei eta Egon tabernari ere.

2016ko Gabonetako 3x3 112 jokalari. Partaide guztiek domina bat jaso dute oroigarri gisa.

Abenduak 27: Infantilen, Alebinen eta Benjaminen lehiaketa goizez eta arratsaldez.

Irabazleak:

Infantil neskak: SUPERNESKAK

(trofeo bat jokalari bakoitzarentzat)

Infantil mutilak. CITY BASKET

(trofeo bat jokalari bakoitzarentzat)

Alebin neskak: FROSTIK

Oparia: trofeo bat jokalari bakoitzarentzat

Alebin mutilak: ARANZADI BULLS

Oparia: trofeo bat jokalari bakoitzarentzat

Benjamin neskak: KIROLARIAK

(trofeo bat jokalari bakoitzarentzat)

Bemjamin mutilak: OIUALDE

(trofeo bat jokalari bakoitzarentzat)

Trofeoa taldeka, infantilen taldea: BASKONIA

(trofeo bat jokalari bakoitzarentzat)

Trofeoa taldeka, alebinen taldea: ARANZADI BULLS

(trofeo bat jokalari bakoitzarentzat)

Trofeoa taldeka, benjaminen taldea: STARS

(trofeo bat jokalari bakoitzarentzat)

ZOZKETA:

Sarrera bikoitzak Gipuzkoa Basketen partidak

ikusteko abenduaren 30ean eta urtarrilaren 3an.

Gipuzkoa Basketen bufandak, nikiak eta baloiak.