Bergaran jokatuko da Puleva Koparen lehen edizioa

2017/04/25

Euskadiko Federazioa 2017/04/21 basketbasko.com Puleva Kopa

Bergara K.E.. Minibasket neskei zuzendutako txapelketa da Puleva Kopa, eta berau Madrilgo, Kataluiniako, Valentziako, CB Granada Fundazioaren eta Euskal Saskibaloi Federazioaren arteko elkarlanari esker sortu da. Helburua, hazkunde aroan kirol ohiturak hartzeko sortu da.

Bi maila daude:



  • Alebinak, 11 eta 12 urteko neskak


  • Benjaminak, 8 eta 10 urteko neskak


Alebin mailako 8 taldek parte hartuko dute, hurrengo banaketarekin:

3 Talde Gipuzkoar

3 Talde Bizkaitar

2 Talde Arabar

Lehiaketa sistema hurrengoa izango da:

- Zortzi taldeak lau taldeko bi multzotan banatuko dira, eta bertan probintzia bateko bi talde onenak multzo ezberdinetan egongo direlarik. Denak denen aurka jokatuko dute, eta lehen bi sailkatuek Lauko Finala jokatuko dutelarik.

- Finalerdietako kanporaketak hurrengoak izango dira: A Multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren aurka, eta B multzoko lehen sailkatua A multzoko bigarren sailkatuaren aurka. Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dutelarik.

- Partidak lau laurdenetan banatuko dira, eta hauek zazpi minutukoak dira, erlujua geratu gabe. Lehen eta bigarren laurdenen artean minutu bateko atsedena izango da, hirugarren eta laugarren laurdenen artean bezala. Atsedenaldia, ordea, hiru minutukoa da.

- Gainontzeko araudia Pasarela Araudiko berak izango dira.
Benjamin mailan sei taldek parte hartuko dute (Probintzia bakoitzeko bina talde)
Lehiaketa sistema hurrengoa izango da:

- Sei taldeak hiru taldeko multzotan banatuko dira, eta bertan probintzia bereko biek ezingo dute multzo berean egon. Denak denen aurka jokatuko dute, eta lehen bi sailkatuek Lauko Finala jokatuko dute.

- Finalerdietako kanporaketak hurrengoak izango dira: A Multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren aurka, eta B multzoko lehen sailkatua A multzoko bigarren sailkatuaren aurka. Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dutelarik.
- Partidak lau laurdenetan banatuko dira, eta hauek zazpi minutukoak dira, erlujua geratu gabe. Lehen eta bigarren laurdenen artean minutu bateko atsedena izango da, hirugarren eta laugarren laurdenen artean bezala. Atsedenaldia, ordea, hiru minutukoa da.

- Gainontzeko araudia Pasarela Araudiko berak izango dira. 

Alebin eta Benjamin mailako txapelketak 16:00etan hasiko dira, eta talde guztiek euren partida hasi baino ordu erdi lehenago egon beharko dute bertan.

Parte hartuko duten taldeen izenak ezagutzean egingo da egutegia, eta berau ezagutaraziko zaie taldeei.
Parte hartzaile guztiei baloi eta kamiseta bana emango zaie.

Txapelketako irabazleek Madrilen jokatuko dute azken fasea. Berau ekainaren 24ean jokatuko dute Madril, Kataluinia, Balentzia eta Andaluziako txapeldunekin batera. Joan-etorriak, alojamendua eta bertako gastuak Euskal Saskibaloi Federazioak eta antolatzaileek ordainduko dituztelarik.