XII. 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA. “LA CAIXA-SORALUCE S. COOP SARIA”

2019/10/07

Asteburu paregabea 3X3koaren XII. ediziorako. Aste bukaera saskibaloiaren festa bihurtu zen; eguraldiak ere lagundu zigun, eguzkia izan baikenuen asteburu osoan zehar. 75 taldek eman zuten izena ekainaren 22-23ko asteburuan aurrera eraman genuen bi eguneko txapelketarako (kamiseta tekniko bana jaso zuten denek opari modura). Saskibaloi-arloan maila altua erakutsi zuten eta, batez ere, oso giro ona izan genuen. Aurtengo berrikuntza enpresen kategoria izan da. Lau enpresek eman zuten izena, hain zuzen ere: Tornilleria Deba, Avia, Matz Erreka eta San Pedro fruta-denda. Txapelketa, berez, ekainaren 22an (larunbata) hasi zen, goizez. Larunbat goizean junior, kadete eta infantil mailako txapelketak hasi ziren.

Bergara K.E.. LARUNBAT GOIZA

JUNIOR MUTILAK
1. SARIA: VERGARA K.E, 100 € + TROFEOA –LABORAL KUTXA SARIA–
2. SARIA: HACHAZO EN LA FRENTE, TROFEOA
JUNIOR NESKAK
1. SARIA: EXTINTOR DE HICENCIOS, 100 € + TROFEOA –LABORAL KUTXA–
KADETE MUTILAK
1. SARIA: PUNTO Y SI ME LIO, 75 € + TROFEOA –LACOR SARIA–
2. SARIA: PINTXO F.C., TROFEOA
KADETE NESKAK
1. SARIA: TXURIPIFLAUTAS, 75 € + TROFEOA –SUPER AMARA SARIA–
2. SARIA: STARS, TROFEOA –SUPER AMARA SARIA–
INFANTIL MUTILAK
1. SARIA: HOLA OSEL, 50 € + TROFEOA –LETURIA SARIA–
2. SARIA: MOSTOS CELTICS, TROFEOA
INFANTIL NESKAK
1. SARIA: GANJ, 50 € + TROFEOA –GANBARA SARIA–
2. SARIA: PINOLIS, TROFEOA
HIRUKOEN TXAPELDUNA: ANDER GORDILLO (tolosakoa): TROFEOA
SASKIBALOIKO EUSKAL FEDERAZIOAK ETA GBC-k EMANDAKO KAMISETEN ETA BETAURREKOEN ZOZKETA.

Hori guztia gure speaker paregabeak girotuta.
Larunbat arratsaldean eskarmentu handiena dutenen txanda izan zen, Debagoieneko seniorrak eta enpresen kategoria. Nabarmentzekoa da partaideen maila.

LARUNBAT ARRATSALDEA

SENIOR MUTILAK KUADRILLAK
1. SARIA: BETI JAI, 120 € + TROFEOA –CAIXABANK SARIA–
2. SARIA: URRETXUKO USOAK, AFARI BAT + TROFEOA
SENIOR NESKAK
1. SARIA: BALOITXO, 120 € + TROFEOA –CAIXABANK SARIA–
2. SARIA: TXIMELETA, TROFEOA
ENPRESAK SARIA
1. SARIA: AVIA, B.K.E SARIA.
2. SARIA: MATZ ERREKA, B.K.E. SARIA
HIRUKOEN TXAPELDUNA: IÑIGO LASA (URRETXU), TROFEOA.
EKIPORIK JATORRENA: ATAKROKERS

SARI-BANATZAILEAK: GORKA ARTOLA ALKATEA, ETA NAGORE IÑURRATEGI ETA AINHOA LETE ZINEGOTZIAK.

Sariak eman ondoren indarrak berritzeko eta afarirako unean iritsi zen. 73 pertsonek hartu zuten parte afarian. Bertan, jokoak antolatu genituen bertaratutako guztien gozamenerako.
Igande goizean gazteenen txanda izan zen. Ikusleek jokalari gazteenek erakutsitako gogo eta indarrarekin gozatzeko aukera izan zuten.
Eguraldia gure alde izan genuen, larunbatean bezalaxe.

IGANDE GOIZA

ALEBIN MUTILAK
1. SARIA: LAU IZARRAK, 40 € + TROFEO BAT –ETXAGI SARIA–
2. SARIA: NBA BOOMS
ALEBIN NESKAK
1. SARIA: BORROKALARIAK, 40 € + TROFEO BAT –URCELAY SARIA–
2. SARIA: BASKET GIRLS, TROFEO BAT BAKOITZARENTZAT
BENJAMIN NESKAK
1. SARIA: IZARRAK, 30 € + TROFEO BAT –KORTAZAR SARIA–
2. SARIA: SASKI NESKAK, TROFEOA
BENJAMIN MUTILAK
1. SARIA: NBA JUNIORS, 30 € + GARBIL SARIA
2. SARIA: ANTZUOLAKO BIHURRIAK
HIRUKOEN TXAPELDUNA: LAU IZARRAK, TROFEO BAT UME BAKOITZARENTZAT

UME GUZTIEK SASKIBALOIKO EUSKAL FEDERAZIOAK EMANDAKO BALOI BAT ETA DOMINA BAT JASO ZITUZTEN


Egokitutako saskibaloiaren erakustaldia ere egin zuten Bera-Berakoek.
Umeek aulkietan eseri eta saskibaloian jokatzeko aukera izan zuten.
Erakustaldi positiboa izan zen, umeei ikusarazteko ezgaitasunak izan arren kirola praktikatu daitekeela.


BKE SASKIBALOI taldeak eskerrak eman nahi dizkie ondorengo guztiei: babesle guztiei, eskaini duten laguntza ezinbestekoa izan delako txapelketa antolatzeko; guraso gogotsuei, euren laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako tamaina honetako jaia antolatzea; elkarteko jokalariei, aurrera eraman dituzten lanengatik; eta baita alkateri eta zinegotziei ere.
Datorren urteko 3x3ko edizioan elkar ikustea eta aurtengoa bezain arrakastatsua izango dela espero dugu.